Ipuina.eus

Izenburu

Ipuina.eus

Deskribapena

Ipuina gure literatur generorik zaharrena dugu eta, aldi berean, modernoena. Ahozkotasunari zor dio bizia baina sariei eta aldizkariei esker aurkitu zuen autonomia, XX. mendean. Literaturaren garapena ordea ez baita izaten lineala, ahozkotasunera jotzen du behin eta berriz antzinako kontuak erreskatatuz edo bertsio berriak eskainiz. Tradizioa beti laguntzeko prest daukan fantasia librea da ipuina, nolabait, ipuin literarioa. Laburra izanik, malgutasun handia du haurren, ume kozkorren, nerabeen, gazteen eta helduen artean mugitzeko. Adinen artekotasun horrek hainbat gai, hainbat estilo eta hainbat ikuspuntu lantzeko aukera eman ohi dio ipuinari.

Aberastasun ezezagun samarra dugu, hala ere, gure genero hau.

Ahotik papererainokoa egutegietako almanaketan eta orri solteetan hasi zuen ipuinak, istorio eta pasadizo moralak edo barregarriak bideratuz. Pixkanaka, gorputza sendotu zuen aldizkarietan. Estiloak zorroztu zituen sarietan. Nobelak jasanezina duen perfekzioa bilatu zuen egituretan. Irudimena askatu zuen absurdoaren eta liluramenduaren munduan. Narrazio laburra gure literaturaren zati garrantzitsua da, baina ez mereziko lukeen bezain hedatua irakurleen artean. Ihes egiten die definizio akademikoei, hibrido bat dugu, batetik bestera dabil sartu-irten fabulan, kronikan, artikuluan, gutunean edo oroitzapenean.

IPUINA.EUS honetan edertasun horren izpi batzuk eskaini nahi ditugu, apurka bada ere ikuspegi orokor eta osatu samar bat hartu ahal izan dezagun gure genero bihurri honetaz. Eta, bistan da, han-hemen zokoratuak dauden testuak eskura eduki ahal izan ditzagun.

Files

ipuina.eus.png

Sorta

Citation

“Ipuina.eus,” Ahari Laboratory, accessed 2024(e)ko apirilak 26, https://aharilaboratory.omeka.net/items/show/428.