Hamaika Bide Elkartea

Izenburu

Hamaika Bide Elkartea

Deskribapena

1999.urtean unibertsitate eta ikastetxe desberdinetako irakasleek erbestearen inguruko ikerketak bultzatzeko asmoz elkarte berri bat sortu genuen. Hasieran batean gehienak euskal herritarrak baginen laster beste nazionalitate eta herrialdetako lagunak taldean sartu ziren. Talde hark “Hirurogei urte geroago. Euskal Erbestearen Kultura” batzarra antolatu zuen. Dena dela, ofizialki, elkartea 2000.urtean sortu zen, orduan Hamaika Bide Elkartea izenarekin. Ekimen berri haren helburu nagusia gure herriak pairatu dituen erbestaldien kultura ikertzea, berreskuratzea eta zabaltzea. Ordutik aurrera hamahiru nazioarteko batzar antolatu ditugu. Halaber, mintegiak eta publikazioak sortu ditugu, beti gure kultura garaikidearen alde ezezagunenak zabaltzeko.

Files

HAMAIKA BIDE.png

Citation

“Hamaika Bide Elkartea,” Ahari Laboratory, accessed 2024(e)ko apirilak 20, https://aharilaboratory.omeka.net/items/show/564.