Patri Urkizu Sarasua

Izenburu

Patri Urkizu Sarasua

Deskribapena

TRI, irakasle eta idazlea da. Filologia Erromanikoan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean (1970), non, besteak beste, irakasle bezala Fernando Lázaro eta Koldo Mitxelena izan zituen. Azken honek zuzenduta Euskal Filologian doktore gradua lortu zuen Pierre d´Urteren hiztegia. Londres 1715 tesi lanaz (Gasteiz, EHU 1986). Errenteria eta Donostiako Institutuetan lehenik eta gero EUTG-n, Bordeaux III Michel de Montaigne-n, eta Madriden UNEDeko Unibertsitateetan irakasle izan da euskararen eta euskal literaturaren munduratzeaz arduratuz. Bartzelona, Madrid, Valentzia, Mérida, Pontevedra, Cuenca, Salamanca, Baiona, Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruñea, Lille, Lancaster, Montpellier eta beste zenbait hiritako Literatur Jardunaldietan parte hartu izan du. Liburu ugari plazaratu ditu, batzuek bakarrik burutuak eta beste batzuek elkarlanean hamaika aldizkari ezberdinetan aurki daitezkeelarik berak sinatzen dituen artikuluak: Antzerti berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Berriak, Egan, Epos, Euskera, Hegats, Jakin, Lapurdum, Mundaiz, Oihenart, Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, Serta Revista iberorrománica de poesía y pensamiento poético eta beste. Ikerketa eta dibulgazioaz at sorkuntza arloan ere poesia eta narrazioa landu ditu: ─Dorrejilko kanta (1977), Zeren azken finean (1984), Sekulorun sekulotan (1984), Zoazte hemendik (1995)…

Files

Patri Urkizu.jpg

Sorta

Citation

“Patri Urkizu Sarasua,” Ahari Laboratory, accessed 2024(e)ko martxoak 28, https://aharilaboratory.omeka.net/items/show/714.